Kaixo irakurleok!
Gaur, irlandako makroekonomiari buruz idatziko dizuet. Egun batzuk hemen igaro ditut eta gai honekin asko harritu naiz. Badakizuen bezala, Irlanda, ozeano atlantikoko irla bat da, erresuma batuaren ezkerrean kokatuta dagoena.
Irlanda eta Espainiaren defizit publikoa konparatzen badugu, argi geratzen da Espainiaren ekonomia gaizki doala, Irlandaren defizitit publikoa 493.700.000 den heinean, Espainiarena 54965000000koa da, hau da, argi ikusi daiteke, Espainiaren galerak askoz handiagoak direla. Kanpo defizita aztertzen badugu, hau da, esportazioei inportazioa kenduz, Irlandaren emaitza 46.500.000.000 da eta Espainiarena berriz, 25.857.000.000 da, beraz ikusi dezakegu diferentzia handia dagoela ere.
Gehien harritu zaidan datuetako bat langabeziaren tasa da, Irlandan %10ekoa den bitartez, Espainian %22,7koa da. Espainiak Irlanda duen langabezi tasa bikoiztuta gainditzen du eta hori kezkagarria da, Irlandan hamar pertsonetatik bakarrik bat dago langabezian. Irlandan %90a enplegua du eta Espainian bakarrik %78,3a.
Zenbat aldi kexatu gara espainiarrek produktu eta zerbitzuen prezioengatik? Espainian, prezioak beti gora eta gora doaz, eta hori inflazioaren ondorioz da. Espainiak %0,9ko inflazio tasa du eta Irlandak %0,7koa. Diferentzia txikia dirudi, baina diferentzia hori nahiko nabaritzen da. Gainera, KPIa neurtzen badugu, ikusi dezakegu zenbat aldatzen diren prezioak, Irlandak %-0,8ko KPIa du, eta Espainiak %-1,1ekoa.
Barne produktu gordina neurtzen badugu, hau da, ekoizpen-faktore desberdinek denboraldi jakin batean bereganatutako sarreren batuketa egiten badugu, Irlandako datua 214.623€-koa da eta Espainiako datua 1.081.190€-koa.
Espainia oso afektatua egon da krisiaren ondorioz eta diru gutxi dago herrialdean. Irlandak ere krisia sufritu du baina ez Espainia bezala. Errenta nazionala kalkulatzen badugu, hau da, herrialdearen ondasunak eta zerbitzuak batzen baditugu epe zehatz baterako, Espainiak bakarrik 30.000 € batzen ditu eta Irlandak 53.648 €.
Ezkutuko ekonomia Irlandan %12,2koa da eta Espainian %18,6koa, hori esan nahi du Irlandan legalagoak direla eta ia ez dagoela ezkutuko ekonomia.
Bizi garapenerako indizea nahiko antzekoa da bi herrialdeetan, hau da, bizitza maila egoera antzekoa dute. Irlandako datua 0,959koa da eta Espainiarena 0,949koa.
Honekin ikusiarazi nahi dut, Irlandako ekonomia hobeto doala eta diru gehiago dagoela, gainera, herrialde zoragarri bat da eta bizi maila nahikoa altua du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario